sábado, 5 de mayo de 2012

Maiatzaren 10ean zerua ikutu nahi?


Maiatzaren 3an Guadalupe Plata taldeak emanaldi bikaina eskaini zigun Atarrabiako Kultur Etxeko antzokira hurbildu ginenoi. Antolakuntza osatzen dugunok, oso pozik gaude Atarrabia eta Iruñerriko publikoak izan duen erantzunarekin. Mila esker guztiei!
Baina hau ez da bukatu, hurrengo ostegunean gure artean izanen dugun ikuskizunaz gozatzeko irrikan gaude, hurrengo ostegunean ,maiatzak 10, Robyn Hitchcock izanen dugu Atarrabiako Kultur Etxeko antzokian 20:00etatik aurrera. Sarrerak 5 euroren truke erosi ahal izanen dira.



miércoles, 25 de abril de 2012

Jai-O-Rama Entzun! aldizkarian

Entzun aldizkariaren web orrian Jai-O-Rama festibalaren hurrengo bi emanaldien berri eman dute. Kilkatu HEMEN berria ikusteko
Atarrabiako Udalak argitaratzen dituen kultur jardueren programako portadan, Robyn Hitchcocken argazkia dator.
Eskerrik asko denei!


viernes, 20 de abril de 2012

Guadalupe Plata eta Robyn Hitchcocki elkarrizketak

Gurean izanen ditugun hurrengo bi ikuskizunen protagonistak, Guadalupe Plata eta Robyn Hitchcocki elkarrizketa bana egin diegu, Jai-O-Ramak duen gaztelerazko atarian. On egin!
Guadalupe Plata taldeari elkarrizketa
Robyn Hitchcock jaunari elkarrizketa.
Biei eskertu nahi diegu haien prestutasuna elkarrizketa hauek egiteko.
Eskerrik asko!

domingo, 8 de abril de 2012

Atzera begira

Luther Russellek urriaren 27an ireki zuen Jai-O-Rama festibala. Lehen kontzertu hau bikaina izan zen, hona hemen lagin bat.
Hurrengo kontzertuak:
Maiatzaren 3an Guadalupe Plata
Maiatzaren 10ean Robyn Hitchcock

viernes, 6 de abril de 2012

Nick Lowe - "Sensitive Man"

Jai-O-Raman antolatzen ditugun emanaldiez aparte, noizean behin gure gustuko kantuak jarriko ditugu, lehena, Nick Lowe handiarena izanen da. On egin!


Hurrengo kontzertuak:
Maiatzak 3: Guadalupe Plata
Maiatzak 10: Robyn Hitchcock

lunes, 2 de abril de 2012

Robyn Hitchcock maiatzaren 10ean.


Ikaragarrizko plazera izanen da guretzat Robyn Hitchcock bezalako kantugile bat gure artean izatea.

Hitchcock jaunaren ibilbide oparoa 70. hamarkadan hasi zen, The Soft Boys taldea sortu zuenean, eta gaur arte luzatzen da, tartean The Egyptians, nahiz Venus 3 (REM taldeko Peter Buck eta Young Fresh Fellows taldeko Scott McCaugheyrekin, azpian ikus dezakezu bideoa) taldeekin aritu izan da.

Britainiar kantugilea beti egin izan ditu izugarrizko diskoak eta kritika oso onak jaso izan ditu hedabide espezializatuen artean, horrelakoetan ohikoa denez, ez du arrakasta komertzialik izan.

Kantugile britainiar honen zaletu amorratuak dira, besteak beste, Nick Lowe, Elvis Costello, Jonathan Demme (zinema zuzendaria) edo Led Zeppelin taldeko Jon Paul Jones.

Atarrabian bakarka arituko da, baina zenbait kantutan Jaiolaris taldearen laguntza izanen du. Jaiolaris herriko musikariez eta lagunez osatua dagoen taldea da.

Ez galdu mundu mailako ospea duen kantugile bikain hau ikusteko aukera. 
Eguna: Maiatzak 10, osteguna
Ordua: 20:00etan